1968-77 sasoian Francoren diktadurak hildakoak frankismoko biktima gisa onartzea nahi du elkarteak.
Berria * E.H
Ahaztuak 1936-1977 elkartearen izenean, Martxelo Alvarezek 1968 eta 1977. urteen artean Araba, Gipuzkoa, Bizkai eta Nafarroan Francoren diktaduraren ondorioz hildakoak ere frankismoko biktima direla adierazi zuen atzo. Horrez gain, egun oraindik frankismoaren inguruan eratuta dagoen zigorgabetasun eredua kritikatu zuen: «Borroka antifaxista ezin da alboratu eta kriminalizatu». Bilbon egin zuten agerraldia Ahaztuak-eko kideek atzo. Beraiek ere biktimak direla jartzen zuen pankarta baten atzean elkartu ziren. Han izan ziren diktadurako hondarreko urteetan hildako zenbait lagunen senideak ere....
http://paperekoa.berria.info/harian/2010-04-30/015/008/Ahaztuak_1936-1977_%C2%ABEzin_da_borroka_antifaxista_alboratu_eta_kriminalizatu%C2%BB.htm