jueves, 1 de julio de 2010

G20ren kontrako mobilizazioak eta gero.

Kanadan, G20ren kontrako manifestazio eta protestetan parte hartu zutenen arteko atxiloketak 900dik gorakoak izan ziren. Gutxinaka hasi dira atxilotuak aske uzten, antolatzaile moduan etxean atxilotutakoak gaizkixau izango dute. Aste honetan, fidantzena ikusten dabiltzate auzitegietan.

Indymedia E.H
Mobilizazioetan eta hauen estaldura mediatiko alternatiboa egin zutenak kontatzen dutenez, atxiloketak aitzaki inozoak erabiliz burutu ziren, gizarte pakea apurtzea edo armak garraiatzea, ur boteilak eramateagatik. Asteburuan ospatutako gailurraren segurtasunean 10.000 milioi dolar gastatu dira. Erreten polizialak hiri osoan zehar, eta susmo utzagatik atxilotzen zen jendea, gaztea izateagatik, punkia edo txuria ez izateagatik.
Horrelakorik ez dela inoiz gertatu Kanadan, diote.
Astelehenean, gailurraren kontrako Alternative Media Center-eko kideek prentsaurrekoa egin zuten Toronton, atxiloketa masiboak eta atxilotutakoen egoeraren berri emateko. AMCa bera ere arakatua izan zen eta komunikatzaileak atxilotuak ere izan ziren. Egun hauetan testigantzak batzen dabiltzate. Besteak beste, aipatzekoa Amy Miller kazetari independenteak astelehenean kontatzen zuena. Berak preso politikoen aldeko manifestazio baten hartu zuen parte eta beste 25 emakume gazteekin kartzelaratua izan zen. Kolpeak jaso zituzten atxiloketan zehar, eta zentroan bortxatua izango zelarekin behin eta berriz mehatxatu zuten. Beste neska batzuek ziotenez, eraso sexualak jazan behar izan zuten, tokamentuak, gizonezko polizien aurrean biluztu behar, e.a.
Orain arte informazioa ia ingelesez baino ez da zabaldu, baina gutxinaka ari da jendea informazioa itzultzen eta zabaltzen. Atxilotuen askatasuna eskatzeko mobilizaziotara ere deitu dute egun hauetan.

Informazioa, besteak beste:
http://toronto.mediacoop.ca/
http://2010.mediacoop.ca/
http://g20.torontomobilize.org/
http://www.clac2010.net/
http://feministesradicalescontreleg20.wordpress.com/
http://chiapas.indymedia.org