lunes, 30 de agosto de 2010

Aste Nagusia 2010: Planto eguna, ikusi eta irakurritakoak.

Abain Goardia * E.H
Atzo izan zen planto eguna Bilboko Aste Nagusian. Denetarik irakurri dezakegu egunkarietan baina hobe zen begiekin ikus zitekeena ikustea. Neuk esan dezaket ikuspuntu pribilegiatua dudala, Zazpi Kaleetan egiten baitut bizia eta honakoa izan da ikusi nuena.
Eguerdian iritsi nintzen Bilbora eta Termibusera joan nintzen autobus txartel bat erostera. Segituan tranbia hartu nuen, ibaiaren bailara nola zen ikusi nahi bainuen. Pio Barojara heltzen gara. Nola ez, Gogorregi konpartsan badira tragoak eta mokauak hartzen ari direnak (hamabost inguru, eguerdiko ordu bi t’erdiak dira). Ironikoki, konpartsa honek, Bilboko Konpartsen federakundean aspaldi ez bada ere, beltza aukeratu du apaingarri gisa, bederatzi egunetan dolua erakusten ari diren konpartsen modura.
Nafarroa kaletik jaisten gara Arriaga biderantz eta hona panorama: astelehen eta asteartean lanera joateko kale honetatik jendea saihestu behar nuen, gainezka baitziren espaloiak eta errepideak irekiak ziren oraindik. Atzo ordea lasai ibil zintezkeen, udako zein urte osoko beste edozein egunetan bezala. Arriagako zubia zeharkatzen dugu eta irudi espektrala, txosnek Far Westeko herri abandonatuak ematen dute, hutsak, prezintatuak, soilik direla bertan segurtasun aldetik konpartsakideren bat (elastiko beltzekin) eta eszena ikusi nahi duen bakanik. Arriaga igarotzen dugu eta atzeko geltokian paratzen gara. Kaskagorriren irudia duen eszenatokia, Pa…Ya, Kobetamendi, Askapeña. Beltz iluna eta arimarik ez. Erriberara heltzen naiz. Dendak eta tabernak irekiak dira, baina askok badute Aste Nagusiaren aldeko afixa beltza. Erronda kalera heltzen naiz. Aurreko egunetan kalea gainezka zen, gautxori asko ziren eta haiekin batzen ziren festa goiz hasi nahi zutenak. Atzo ordea, kalea hutsik zen, lanegun arrunt batean bezala. Lau bat pertsona sarreran eta tabernan bertan baten bat gehiago eta musikarik ez.
Guk gure protesta prestatzen dugu. Erakusleihoa beltzez estali dugu. Aste Nagusia bezala, erakutsi nahi genuen zer izanen litekeen kulturarik gabeko erakusleiho bat. Hedabideren bati arreta piztu zion.....

Aste Nagusia 2010: El día del pante, lo visto y lo leído...
http://abaingoardia.wordpress.com/2010/08/26/aste-nagusia-2010-el-dia-del-pante-lo-visto-y-lo-leido/