jueves, 29 de diciembre de 2011

Bilboko argazkilari bati eraso egin zioten selekzioen ofizialtasunaren aldeko manifestazioan


Branka Bilbo * E.H
Ofizialtasunaren alde Areatzatik Indautxura egin zen manifestazioan argazkiak ateratzen ari zela lagun batek kolpea jo zion eskuan kamera lurrera botatzeko helburuarekin eta beste batek ostikada eman zion gerrialdean.
Atzo Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren alde Bilbon egindako manifestazioan hainbat ezezagunek Bilboko argazkilari bati eraso egin zioten, Brankak jakin ahal izan duenez.
Euskal Selekzioaren eta Tunisiaren arteko partida hasi baino bi ordu lehenago Areatzatik Indautxura euskal zaleek egindako manifestazioan argazkiak ateratzen ari zen argazkilaria eta une batean, inolako arrazoirik gabe eta ehunka lagunen aurrean, lagun batek kolpe bat eman zion eskuan argazki kamera lurrera botatzeko asmoz. Ondoren, beste lagun batek ostikada bat eman zion gerrialdean, erasoa jasan duen lagunak berak jakinarazi duenez.