Bilbo martxan * E.HBilboko gazte mugimenduak komunikazio proiektu berria jarri du abian, “gazte kritiko eta iraultzaileak” sortzeko helburua izango duena. Horretarako auzoen eta herri mugimenduaren inguruko informazioa zabalduko du laster martxan jarriko den bilbomartxan.info atari digitalean. Webguneaz gain, ikastaroak, hitzaldiak eta formakuntza eskolak ere eskainiko ditu.
Ahalik eta gazte gehienengana heltzeko teknologia berriak baliatu, eta hauek ere sistemaren aurkako borroka tresna bihurtzea nahi dutela azaldu dute bertako kideek. Horrez gain, kritikotasuna lantzeko tresna ere bilakatu nahi dutela azaldu dute.
bilbomartxan.info komunikabide komunitario, ireki, gazte, euskaldun, eraldatzaile eta kritiko gisa definitu dute. Era berean, irakurlea bera kazetari izatea ere bultzatu nahi omen dute,“gazteok jasaten dugun kriminalizazio eta desinformazioarekin” amaitzeko.
http://bilbomartxan.info/