Eusko Ekintza * E.HPasa den larunbatean Eusko Ekintza alderdiak (EEK)-K, bere aurkezpen ofiziala egin zuen Altsasun manifestu zabal baten bidez. Hurrengo asteetan Talde Sustatzailea osatu dugun kideok behin-behineko Batzar Nazionala eratzeko asmoz, zabalagoa den lantalde dinamizatzailea elkartzeko asmoa dugu.
Eusko Ekintza ezker abertzalearen eremu zabalean kokatzen da, egun berrantolatzen ari den esparru soziopolitiko horretan hain zuzen. Izan ere, ezker abertzaleak Euskal Herriko sektore anitzak batu baldin baditu historikoki, esan dezakegu azken urteetan oinarri soziologiko hau are eta gehiago zabaltzen ari dela.
Bestalde, ohartu gara hainbat jendearentzat, eta bereziki militante gazteen belaunaldiengan, nahasmen handia dagoela Herritar Batasuna, Gune Soberanista zein alderdi politiko kontzeptuen artean. Hori dela eta, saiatuko gara ekarpen bat egiten Herritar Batasunari buruz gure ikuspegia argitze aldera.Euskal Herrian, Ezker Abertzalea inoiz ez da alderdi bakarrean antolatu. Ezker abertzale soziologiko osoak beti hainbat adierazle politiko, sindikal eta sozial izan ditu. Herri Batasuna eta Euskal Herritarrok izan dira agian ezker abertzalearen erakunde gehien batzea lortu duten egiturak, eta beti herritar batasunaren ereduaren inguruan. Hala ere, kasu hauetan soilik erakunde politikoak batzen ziren, nahiz eta beste eragile sindikal edo soziopolitikoekin lotura estua izan.
Ezker abertzalearen eragile guztiek estrategia bateratua izan dezaten laguntzeko asmoz, sortu da, besteak beste, Eusko Ekintza. Herritar Batasuna bultzatzeko, alegia. Aurkezpen testuan horrela adierazten dugu...
http://www.euskoekintza.eu/independentziarako-eta-eraldaketa-sozialerako-herritar-batasunaren-beharra/